lunes, 27 de mayo de 2013

Conection proiektua


 Marsellan kokatzea

   Marseilla itsasora begiratzen duen  eta mendigune batez inguratuta dagoen anfiteatro natural batean kokatzen da. Baldintza hauek betidanik izan dute eragina hiriaren hazkundean, dauden lur lauak okupatu ondoren mendi magaletako eremu malkartsuetara jo behar izan zen, azken hauen eta lur lauen artean espazio bereziak sortuz.

   Hiri mailako espazio publiko garrantzitsuenetarikoa da hau, tamainagatik eta baita duen kokapen estrategikoagatik. Orain arte baztertuta egon den eremua birgaitu nahian espazioen arteko loturak proposatu dira.
 

   Kontzeptuak    

    Proiektuaren esentziak arkitektura ibilbidea du helburu. Sortutako egiturak arrapalaz lotuko ditu puntu guztiak, merkatal-gune ideiari uko eginez. Bertan komunikazio bertikal batek agintzen du, “eroslea” zuzenean nahi duen tokira eramanez. Kontzeptua, beraz,
elementu guztiak lotzen dituen
lokarria sortzea da.

 


 Proiektuaren nondik norakoak

    Proiektuak altuera diferentziak lotzeko helburua du. Kota desberdinetan dauden guneak batu nahi izan dira. Horretarako modulatutako elementuak erabili dira, espazio ezberdinen arrapala-lokarri bihurtuko direlarik. Honez gain, komertziora zein beste erabilera anitzetara bideratuta doazen nukleo itxiak egiteko aukera eskeintzen du.

    Aurrekariak aztertuta, tokiak baditu zenbait erabilera erakargarri: kaleak hainbat komertzio ditu, plaza handian petanka zein beste kirol batzuentzako eremua dago, gainaldean beste parke berde bat kokatzen da, eta azkenik alboko bulego eraikinak eskola ere badu bere baitan. Hauek guztiak maila, altuera, desberdinetan garatzen dira gaur egun.

    Erraz montatzeko proposamen honek lotura bermatzen du kota diferentziak saihestuz. Erabiliko den sistemak arrapala bidezko ibilbidea eskaintzen du oinezkoarentzat. Gainera eskaileraz osatuko da sarea, lotura soil batetik, mailak elkarkonektatuko dituen elementu bat bilakatuz. Alboko eraikinak dituen igogailuak ere aprobetxatuko dira.

    Plataforma hauen tateko espazioek izaera egokia hartzen dute hauek itxi eta guneak duen jarduera eskaintza zabaltzeko, nahiz eta irekita utziz gero ere funtzionamendu ona izan dezaketen.

 



Proiektu oina

Ebaketa isometrikoa

 .
 Eraikitze sitema
  
    Altzairuzko egitura oinarri izanda, zutabe eta habeak, panel mixto aurrefabrikatuak erabiliko dira gune zapalgarria eratzeko. Modulu karratu hau (3’5 x 3’5 m) formari eraldatzeko moztu egingo da tokira ekarri aurretik. Altzairuzko barne-egituraren gainean hormigoi isuriz egindako akabera sortuko da.
    Itxitura 3 panel motaz egingo da, hauen konbinaketa libreak emaitza oso desberdinak eman ditzakelarik.




Aurkeztutako lamina

lunes, 29 de abril de 2013

Oinarrizko proiektua

Proiektuak altuera diferentziak lotzeko helburua du. Kota desberdinetan dauden guneak batu nahi izan dira.
Horretarako modulatutako elementuak erabili dira, espazio ezberdinen arrapala-lokarri bihurtuko direlarik.
Honez gain, komertziora zein beste erabilera anitzetara bideratuta doazen nukleko itxiak egiteko aukera eskeintzen du.



 


 

martes, 16 de abril de 2013

Soka Loka Proiektua

Soka Loka proiektuak auzokidetza eta elkarlana bultzatzen ditu. Soka eta heltze sistema xinple batek imajinazioak eman ditzakeen aukera amaigabeei erantzuna emango dio: kalea estaliko duten toldoak, haurrentzako jolaslekua prestatzea, proiekzioetarako pantailak etab. Auzokideek egunerokotasunean zein egun berezietan erabiltzeko helburua duen proiektua dugu. Kooperazioa, guztien arteko adostasuna eta bizikidetza izango dira emaitza efektiboen oinarri.

Planteamendua, zein modulazioa, bi eraikineko unitateak sortuz proiektatu da. Honela bi ataritik behin programa desberdinak eraman ahal izango dira, edo albokoekin ados jarritako jarduera zabalagoak prestatu.


 
Do It Yourself!
Proiektua ikusten zenuela beste ideiarik okurritu al zaizu? Bertako auzokide bazina zein proposamen gustatuko litzaizuke "eraikitzea"? Denon eskura utzi dugu kaleko modulo oso bat froga berriak egin ahal izateko! Animatu!


Maketaren argazkiak:



Gure entreg
Kaleko irudietan adierazten diren erabilera anitzak maketan zuzen zuzenean ikus daitezke garatuta.


martes, 26 de febrero de 2013

SokaLoka proiektua

 Sokak eta telak oinarri hartuta, sor daitezkeen forma eta funtzioak aztertu ditugu.
 

sábado, 16 de febrero de 2013

Se acabó la fiesta

"Se acabó la fiesta" Espainian azken 20 urteetan egindako arkitektura eta haren ingurua hausnartzen duen dokumentala da. Felix de Azua, Sir Richard Rogers, Blanca Lleo, Emilio Tuñon, Luis Mansilla, arkitektoak elkarrizketatzen dituzte, El Croquis aldizkariko editoreak eta Llazer Moix kazetariaz gain.