martes, 30 de octubre de 2012

Txoritokia, hastapenak


Txoritokian pentsatzerakoan txori baten beharren inguruan ausnartzera bultzatu gaitu. Hasierako ausnarketa moduan, txori baten ingurugiro nagusia zuhaitza da, bertan jaio, bizi eta lurrean zein airean egon liratekeen arriskuetatik babesten da. Zuhaitzak gainera txoriaren hegaldia hasteko leku aproposa da honek eskeintzen duen garaiera dela eta.










martes, 16 de octubre de 2012

Informazio puntua (Entrega)



Aurkeztutako proiektuak Marseille-Provence 2013 programak eskainitako ibilbidea osatzea du helburu. Honetarako Marsellaren historian itsasoak izan duen garrantzia azpimarratu nahi izan da 6 pabilioi flotagarri eraikita. Hauen artean itsasontziz mugitzeko aukera egongo da eta hurrengo ordenean egingo da bisita:
1.    Informazio puntua
2.    Marsellako gastronomia
3.    Hiriaren historia
4.    Marsella eta itsasoaren arteko lotura
5.    Errepresentazio kulturalak
6.     Marsellaren etorkizuna eta 2013a.


Ontziratze eta informaziorako puntua kaian dauden aduanen ondoan kokatuta dago. Pabilioia uretatik jaiotzen den forma organikoa da, Marsellak historian zehar itsasoarekin izandako lotura adierazteko.

Proposatutako ibilbidearen hasiera da. Programa zabala eskaintzen du: hiriari buruzko informazio eta erakusketa orokorra aurkitzeaz gain, ontzi ibilbidea, ordutegiak, proiekzioak eta oroigarri denda daude.

Aurkeztutako lanaren emaitza

sábado, 6 de octubre de 2012

Aparkatzeko lekua aurkitzeko sistema berria internet bidez



San Fanciscon garatutako sistema berri honek, aparkalekuak topatzeko denbora murrizteaz eta trafikoa arintzeaz gain, lekua erabilitako denbora bakarrik ordaintzeko aukera eskaintzen du.

Aireportu flotantea

Gensler arkitektura firmak aireportu berri bat proposatu du Tamesis ibaiaren itsasadarrean, egun Londresen diren beste aireportuen trafikoa arintzeko asmoz. Harrigarria bada ere, 1940. urtetik proposamen ugari aurkeztu dira inguru hontan eta plataformaren ideia nagusia aireportua Londres eta Europako hiriak lurperatutako abiadura handiko trenarekin lotzea da.

Informazio gehiago

martes, 2 de octubre de 2012

Informazio Pabilioia

Hexagonoan oinarritutako eta hainbat erabilerari erantzuna emateko lortutako forma
Pabilioia uretatik ateratzen den forma organikoa da
Plataforma eta estalkiak forma eta izaera ematen diote proiektuari,
 bien arteko konbinazioak funtzio guztiak soluzionatuko dituelarik




Pabilioi flotagarrien proiektua aurrera eramateko 6 talde batu gara, aurreko batean azaldu dugun moduan, Marsella-Provence 2013 programa itsasoz borobiltzeko. Pabilioiak separatuta egongo badira ere, noizbehinkako ekitaldi garrantzitsuak egin ahal izateko hauen arteko lotura landu nahi izan dugu. Horretarako hexagono onarria eta hauen arteko batzeko modua sortu dugu. 





Informazio pabilioia 2 egitura nagusiz osatzen da: estalki-egitura eta plataforma-egitura.
Bi elementu hauek erabilita guztia soluzionatzea da gure helburua, horretarako egin behar
diren modifikazioak egingo ditugularik. Momentuz pabilioi barruan egingo diren ekintza eta
guneak zehaztu ditugu: informazioa, erakusketa, proiekzioak, eta oroigarri denda.