martes, 22 de enero de 2013

Centre Culturel Le Panier



Marsellako Le Panier auzoko kultur- guneko proiektuak hasieratik ezarritako baldintzak mantentzen dira, hala nola, alboko eraikinen profilak errespetatzea, geraaldi laburreko bisitariek ostatu hartzeko gunea, eta herritarrekiko harremana lantzeko espazio publikoagoak.

“LePANIER est vivant!” proposa- menak programa zabalagoa eskaintzen du. Aurretik esandakoaz gain liburutegi eta ordenagailu gunea; batzar areto ertaina (non ekitaldi desberdinak jaso daitezkeen, hitzaldiak adibidez); erakusketarako gune handia, plataforma berriaz gain eraikineko fatxadek eskaintzen dute aukera interesgarria; plaza osora zabaltzen den eszenatokia; aterpe berria sortuz merkatu eta brokanteen salerosketak bultzatuko dira; auzokideen artean landuko den baratza kolektiboa ... Kultur gune hau auzokoen eskariak bete ahal izateko erabilera anitzeko espazio ugariz osatuko da. 

Eraikuntza berriak ingurukoen kolaborazioa, lankidetza eta harre- man estutzea bilatzen du. Ikastaro, tailer zein beste ekintza ugari jorratuko dira.


Proiektatutako eraikinek auzoan inpaktu gehiegi ez egitea bilatzen dute. Proposatutako kanpo itxurak inguruko izaera  mantentzen du. Plazari eta barne espazioei dagokienez izaera organikoagoa duten elementuak erabili dira. Aurretik dauden bi zuhaitzak birlandatu dira, hauen kokapena pixkat aldatu delarik.

Sortutako hiru bolumenek plazarekiko eta auzoarekiko lotura lantzen dute, tarteko plaza norabide guztietara zabaltzen delarik.

Proposatutako plataformak aurretiko plazaren jarraipen bisuala jorratzen du, nahiz eta honen azpitik pasua ahalbidetu.









Proiektua ondo ulertzeko Google Earth-ekin ikusteko aukera ematen dugu. Artxiboan klikatu, deskargatu eta zabaldu. Automatikoki programa zabalduko da eta proiektua bertan kokatuta egongo da. Inguruko eraikinekin lotura ikusteko 3D eraikinak aktibatu. Baliteke, bertsioen arabera, kokapena guztiz zehatza ez izatea.

jueves, 17 de enero de 2013

Erreferentziak

Erik Gunnar Asplund
Basoko kapera
   
Arne Jacobsen

National Bank of Denmark



SAS eraikina


Sverre Fehn

Bruselas pabilioia


Venezia pabilioia

Alvar Aalto

Villa Mairea





lunes, 7 de enero de 2013

La Cathèdrale


 


Gure txoritokia barrura begiratzen duen egitura edo gune bat izango da. Marsellak begiratuko dio txoritokiari eta ez txoritokiak Marsellari. Bertara gerturatuko diren pertsonak txoritokia ikustera joango dira, inguruko bistei erreparatu gabe (horretarako toki aproposagoak egonik). Horregatik, txoritokiaren kokapena eta dimentsioak erabakitzean, txorien beharrei erreparatu zaie. Txori baten ingurugiro nagusia zuhaitza da, hau da, natura. Garrantzitsua ikusten dugu txorien gusturako leku bat sortzea, gizakiaren eragina ahal den neurrian gutxituz. Ondorioz, errepideak estaltzeko eraikia dagoen berdegunea da lekurik aproposena txoritokia ipintzeko. Gune hau ingurukoez ezberdintzen da eta elementu naturalek filtro modura lan egiten du.
Garabiaren erabilerari dagokionez, txoritokiari izaera emango dion elementu bihurtzea erabaki dugu. Guztia bertatik hasi eta bere inguruan antolatuko da. Garabia metalezko egitura bat izanik, barra eta perfilez osatua, zuhaitz baten abstrakzio bezala uler daiteke. Bere enbor, adar eta zintzilikaturiko elementuez osatua dago. Honi jarraiki, garabiaz gain sarezko egiturari eutsiko dioten eta txorien bizitoki izango diren metalezko zuhaitz
batzuk sortzea erabaki dugu.
Itxura estetikoari dagokionez, naturak bere gain hartu duen leku itxura eman nahi diogu, egitura metalikoa estaliko duten landareak ipiniz. Natura artifizial inbasore batek hartutako eremua sortzeko asmoz sortu da txoritokia, dentsitate handiko hiria den Marsellan ezohiko puntu bat sortuz.
Txoritokiaren barruan, ibilbide bat proposatu da, barrukoa ikusteaz gain, goiko kalea portuarekin konektatuko duena. Kota diferentziari aurre egiteko garabia erabili da, ibilbidea bertatik pasatuz, eta aldi berean garabiaren barne espazioa naturaren interpretaziorako gune bilakatuz.

  
  
 
 

                                            Lamina


 

miércoles, 2 de enero de 2013

Gunkanjima utzitako irla-hiri

Gunkanjima Nagasaki prefekturan kokatutako irlatxo bat da. 1890.urtean Mitsubishi enpresak erosi zuen lur azpian ikatza aurkitu zuelako. Urte onenetan Japonia osoko lekurik modernetarikoa bihurtu zen, hormigoi armatuzko blokeak eraikiz eta ia etxebizitza guztiak etxetresna elektriko berriak zutelarik. Ikatzaren gainbeheraren ondorioz irla utzi eta garai batean modernitatearen izar izandakoaren arrastoak besterik ez dira ikusgai.
 
 http://www.altairblog.com/files/u344/Hashima_circa_1930.jpg

 http://tejiendoelmundo.files.wordpress.com/2009/02/03-uchida.jpg

 http://tejiendoelmundo.files.wordpress.com/2009/02/22-sotsugyo.jpg?w=510&h=347

Egungo egoera

 http://www.altairblog.com/files/u344/Nagasaki_Hashima_04_autor_Hisagi_________.jpg

http://www.altairblog.com/files/u344/Nagasaki_Hashima_01_autor_Hisagi_________.png

Mundu apokaliptikoaren itxura duen paisaia

http://www.kirainet.com/images/gunkanjima3.jpg

http://www.kirainet.com/images/gunkanjima4.jpg

http://www.kirainet.com/images/gunkanjima6.jpg