lunes, 7 de enero de 2013

La Cathèdrale


 


Gure txoritokia barrura begiratzen duen egitura edo gune bat izango da. Marsellak begiratuko dio txoritokiari eta ez txoritokiak Marsellari. Bertara gerturatuko diren pertsonak txoritokia ikustera joango dira, inguruko bistei erreparatu gabe (horretarako toki aproposagoak egonik). Horregatik, txoritokiaren kokapena eta dimentsioak erabakitzean, txorien beharrei erreparatu zaie. Txori baten ingurugiro nagusia zuhaitza da, hau da, natura. Garrantzitsua ikusten dugu txorien gusturako leku bat sortzea, gizakiaren eragina ahal den neurrian gutxituz. Ondorioz, errepideak estaltzeko eraikia dagoen berdegunea da lekurik aproposena txoritokia ipintzeko. Gune hau ingurukoez ezberdintzen da eta elementu naturalek filtro modura lan egiten du.
Garabiaren erabilerari dagokionez, txoritokiari izaera emango dion elementu bihurtzea erabaki dugu. Guztia bertatik hasi eta bere inguruan antolatuko da. Garabia metalezko egitura bat izanik, barra eta perfilez osatua, zuhaitz baten abstrakzio bezala uler daiteke. Bere enbor, adar eta zintzilikaturiko elementuez osatua dago. Honi jarraiki, garabiaz gain sarezko egiturari eutsiko dioten eta txorien bizitoki izango diren metalezko zuhaitz
batzuk sortzea erabaki dugu.
Itxura estetikoari dagokionez, naturak bere gain hartu duen leku itxura eman nahi diogu, egitura metalikoa estaliko duten landareak ipiniz. Natura artifizial inbasore batek hartutako eremua sortzeko asmoz sortu da txoritokia, dentsitate handiko hiria den Marsellan ezohiko puntu bat sortuz.
Txoritokiaren barruan, ibilbide bat proposatu da, barrukoa ikusteaz gain, goiko kalea portuarekin konektatuko duena. Kota diferentziari aurre egiteko garabia erabili da, ibilbidea bertatik pasatuz, eta aldi berean garabiaren barne espazioa naturaren interpretaziorako gune bilakatuz.

  
  
 
 

                                            Lamina


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario